239. ALDIZKARIA - 2017ko abenduaren 15a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

27D/2017 EBAZPENA, azaroaren 28koa, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, “AEMINA-Nafarroako Meatzaritzako Enpresa Elkartea” izeneko enpresa elkartearen estatutuen aldaketa gordailutu dela iragartzen duena (gordailu zenbakia: 31000253; lehengo gordailu zenbakia: NA/417).

Onartu da aipatu elkartearen aldaketaren gordailua, egiaztatu baita betetzen dituela Sindikatuetan Elkartzeko Eskubideari buruzko apirilaren 1eko 19/1977 Legean (1977ko apirilaren 4ko Estatuko Aldizkari Ofiziala) eta Sindikatuen eta enpresa erakundeen estatutuen gordailuari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuan (2015eko ekainaren 20ko Estatuko Aldizkari Ofiziala) ezarritako betebeharrak.

Gordailutzeko eskaera Javier Fermín Cemillan jaunak egin zuen, 31/2017/000131 sarrera-zenbakiarekin tramitatutako idazkiaren bidez.

Eskaera horretan aditzera ematen da entitateko batzar nagusi arruntak 2017ko apirilaren 6an egindako bilkuran erabaki zuela elkartearen estatutuak aldatzea, Sindikatuen eta enpresa erakundeen estatutuen gordailuari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuari egokitzeko asmoz.

Iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea xedatzen da, bai eta iragarki ohol telematikoan jartzea ere, egindako aldaketaren berri emateko, maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuaren 23. artikuluan xedatutakoarekin bat.

Ebazpen honen aurka, interesdunek errekurtsoa jartzen ahal dute Iruñeko lan arloko epaitegietan, Lan arloko jurisdikzioa arautzen duen urriaren 10eko 36/2011 Legean xedatutakoari jarraikiz (2011ko urriaren 11ko Estatuko Aldizkari Ofiziala).

Iruñean, 2017ko azaroaren 28an.–Izaskun Goñi Razquin, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusia.

Iragarkiaren kodea: F1713913