238. ALDIZKARIA - 2017ko abenduaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ATARRABIA

Animaliak edukitzea eta babestea arautzen duen udal ordenantza. Hasierako onespena

Atarrabiako Udalak, 2017ko urriaren 31n egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Animaliak edukitzea eta babestea arautzen duen udal ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsi eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Atarrabian, 2017ko azaroaren 20an.–Alkatea, Mikel Oteiza Iza.

Iragarkiaren kodea: L1713602