238. ALDIZKARIA - 2017ko abenduaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TORRES DEL RÍO

2/2017 aldaketa aurrekontuan. Hasierako onespena

Torres del Rioko Udalak, 2017ko azaroaren 13an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2/2017 aldaketa 2017ko aurrekontu orokor eta bakarrean, kreditu bereziari buruzkoa.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Torres del Rion, 2017ko azaroaren 20an.–Alkatea, Juan Luis Pérez Leuza.

Iragarkiaren kodea: L1713510