238. ALDIZKARIA - 2017ko abenduaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEKUNBERRI

Lekunberriko industrialdeko egiturazko aldaketaren Ingurumen azterlan estrategikoa. Hasierako onespena

Lekunberriko Udalak, 2017ko azaroaren 21ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea industrialdeko egiturazko aldaketaren Ingurumen azterlan estrategikoa; aldaketa Ambere ingeniaritzak egina da.

1/2017 LFDaren bidez onetsitako Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen Testu Bateginaren 71. artikuluan xedatuari jarraituz, egiturazko aldaketa puntuala eta Ingurumen azterlan estrategikoa jendaurrean egonen dira berrogeita bost egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek hura aztertzeko aukera izan dezaten eta egoki jotzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea iraganik eta emandako txostenak eta alegazioak ikusirik, Udalak behin-behineko onespenari buruz erabakiko du.

Lekunberrin, 2017ko azaroaren 22an.–Alkatea, Natalia Azcona Mendia.

Iragarkiaren kodea: L1713554