238. ALDIZKARIA - 2017ko abenduaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEKUNBERRI

Aldaketa Lekunberriko Garapen Elkartea SL sozietatearen estatutuetan. Hasierako onespena

Lekunberriko Udalak, 2017ko azaroaren 21ean egin osoko bilkura berezian, besteak beste erabaki zuen Lekunberriko Garapen Elkartea SL sozietatearen estatutuen 3. artikuluaren aldaketa. Honela gelditu da artikulu horren idazketa berria:

3. artikulua: “Sozietateak xede du Plazaola Kirolguneko kudeaketa zerbitzuak ematea, eta gizarte zerbitzuak ezarri, sustatu eta kudeatzeko obrak gauzatzea.

Halaber, udal zerbitzu eta instalazioak kudeatzea eta mantentzea ditu xede.

Sozietateak ez du irabazteko asmorik izanen, kirol, aisialdi eta gizarte arloko sozietate pribatua izanen baita. Sortzen diren irabaziak sozietatean inbertituko dira berriz, sozietateak pertsona fisikoei ematen dizkien zerbitzuak hobetzeko.”

Erabakia jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, interesdunek bidezko iruditzen zaizkien alegazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Aipatu epea alegaziorik jaso gabe iragaten bada, sozietatearen estatutuen aldaketa behin betiko onetsitzat joko da, uztailaren 2ko Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legean ezarritakoarekin bat.

Lekunberrin, 2017ko azaroaren 21ean.–Alkatea, Natalia Azcona Mendia.

Iragarkiaren kodea: L1713502