238. ALDIZKARIA - 2017ko abenduaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEKUNBERRI

Lekunberriko industrialdeko S3 sektorearen egiturazko aldaketa. Hasierako onespena

Lekunberriko Udalak, 2017ko azaroaren 21ean egin osoko bilkuran, besteak beste, ondotik hitzez hitz ematen den erabakia hartu zuen:

1. Hasiera batez onestea egiturazko aldaketa Udal Planean, Lekunberriko Udalak sustaturik, S3-Ekialdea eta S3-Mendebaldea eremu etenetan banatzen den S3 sektorearen antolamendurako, 12. poligonoko 400. lurzatia S3-Ekialdea sektorean sartuz eta S3-B sektorea definituz 12. poligonoko 610. lurzatiari dagokionez. Azkenik lurzoru urbanizagarri programatuko sektoreak eta AR2 banaketa eremua ere berrantolatzen dira industrialdean.

2. 1/2017 LFDaren bidez onetsitako Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen Testu Bateginaren 71. artikuluan xedatutakoari jarraituz, egiturazko aldaketa puntuala jendaurrean egongo da berrogeita bost egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek hura aztertzeko aukera izan dezaten eta egokitzat jotzen dituzten erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

3. Aldaketa behin-behinekoz onetsi aurretik, honako txosten hauek eskatu beharko dira:

a) Nafarroako Gobernuaren Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuari, ingurumen-txosten estrategikoa igor dezan.

b) Nafarroako Gobernuaren Lurralde eta Paisaia Zerbitzuari, Txosten orokorra igor dezan.

4. Jendaurreko epea iraganik eta emandako txostenak eta alegazioak ikusirik, Udalak behin-behineko onespenaren inguruan erabakiko du.

Lekunberrin, 2017ko azaroaren 22an.–Alkatea, Natalia Azcona Mendia.

Iragarkiaren kodea: L1713500