238. ALDIZKARIA - 2017ko abenduaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARINOAIN

Udalbatzako kideen ordainsariak

Kontuan harturik Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 75. artikuluan eta hurrengoetan xedatua, dedikazio esklusiboa edo partziala ez duten Toki Udalbatzetako kideek soilik jasoko dituzte laguntzak, udalbatzako organo kolegiatuen bilkuretara egiazki joateagatik, baldin eta haietako parte badira. Osoko Bilkurak erabakiko du laguntzaren zenbatekoa.

Garinoaingo Udalak, 2017ko azaroaren 17an egin osoko bilkura arruntean, ondotik ematen den erabakia hartu zuen:

Lehenbizikoa.–Toki Ogasunek transferentzia arrunten bidez Nafarroako tributuetan parte hartzeko duten funtsaren zenbatekoa eta banatzeko formula ezartzen dituen Foru Legeak zehaztutako zenbatekoa, Udalbatzako kideei ordaintzeko laguntza gisa, honela banatzea:

–Osoko bilkuretara joateagatik: 200 euro.

–Udal taldearen bileretara joateagatik: 70 euro.

–Udalaren ordezkari gisa bileretara joateagatik: 70 euro.

Bigarrena.–Udalbatzako kideei ordaindutako zenbatekoen batuketa ez da izanen Toki Ogasunek transferentzia arrunten bidez Nafarroako tributuetan parte hartzeko duten funtsaren zenbatekoa eta banatzeko formula ezartzen dituen Foru Legeak Garinoaingo Udalari ekitaldi bakoitzerako esleitutakoa baino gehiago.

Hirugarrena.–Udalbatzako kideek kalte-ordainak eskuratzeko eskubidea dute karguan aritzeko benetako gastuen ordainetan, Nafarroako administrazio publikoetako langileendako urtero ordainsari gisa ezartzen diren zenbatekoen arabera, baldin eta gastu horiek behar bezala baimendu eta justifikatzen badira.

Laugarrena.–Aintzineko ataletako zenbatekoei PFEZean dagokien atxikipena izanen dute. Gainera, urtero eguneratuko dira, Toki Ogasunek transferentzia arrunten bidez Nafarroako tributuetan parte hartzeko duten funtsaren zenbatekoa eta banatzeko formula ezartzen dituen Foru Legean ezarritakoarekin bat.

Bosgarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-oholean argitaratuko da, baita haren web orrian ere, herritar orok ezagutzeko, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 75.5 artikulua bete beharrez.

Seigarrena.–Alkatetzari ahalmena ematea osoko bilkuraren erabaki hau betearazteko behar diren agiri eta tramite guztiak sinatzeko.

Garinoainen, 2017ko azaroren 21ean.–Alkatea, Iñigo Arregui Oderiz.

Iragarkiaren kodea: L1713526