238. ALDIZKARIA - 2017ko abenduaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURGI

2018ko karga-tasak

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeak xedatzen duenari jarraikiz, Udalbatzak, legeak eskatzen duen gehiengoaren quoruma zuela, erabaki hauek hartu zituen:

1.–Lur-ondasunen gaineko kontribuzioa ordainarazteko karga-tasa ezartzea: %0,28 izanen da.

2.–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga ordainarazteko karga-tasa %2,90ean uztea.

3.–Hirilurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga ordainarazteko zerga-oinarria zehaztearren, urte tarteei aplikatzen zaizkien portzentajeak beren horretan uztea, hain zuzen, honako hauek:

–Batetik bortz urte bitarte: %2,5.

–Hamar urte bitarte: %2,4.

–Hamabortz urte bitarte: %2,3.

–Hogei urte bitarte: %2,3.

Tasa bere %14 horretan uztea.

4.–Jarduera ekonomikoen gaineko zergaren gutxieneko kuoten gainean 1 indizea bere horretan uztea.

Erabaki honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa para daiteke, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko arlo bereko Salari zuzendua, edo, bertzenaz, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, jurisdikzio hori arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.1 artikuluan aurreikusitako kasuetan, bi hilabeteko epean, argitalpen honen biharamunetik hasita, edo, aitzinetik eta hautara, errekurtso hauetako bat:

A.–Berraztertzeko errekurtsoa, eman duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

B.–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

Burgin, 2017ko azaroaren 24an.–Alkatea, Elena Calvo Petroch.

Iragarkiaren kodea: L1713699