235. ALDIZKARIA - 2017ko abenduaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAN VICENTE

2017ko aurrekontua. Behin betiko onespena

2017ko abuztuaren 10eko bilkuran, hasiera batean onetsi zen 2017ko ekitaldiko aurrekontuaren eta hura betearazteko oinarrien espedientea, eta 2017ko 185. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 25ean. Jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iragan denez, behin betiko onetsi da aurrekontua, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluarekin eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluarekin bat. Hona hemen laburpena, kapituluz kapitulu:

DIRU-SARRERAK:

III. kapitulua: 450,00 euro.

IV. kapitulua: 3.700,00 euro.

V. kapitulua: 12.607,00 euro.

VII. kapitulua: 2.303,00 euro.

Guztira: 19.060,00 euro.

GASTUAK:

II. kapitulua: 12.380,00 euro.

IV. kapitulua: 3.620,00 euro.

VI. kapitulua: 3.060,00 euro.

Guztira: 19.060,00 euro.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta ondorioak izan ditzan.

San Vicenten, 2017ko azaroaren 16an.–Kontzejuko burua, Francisco Javier Iriarte García.

Iragarkiaren kodea: L1713285