235. ALDIZKARIA - 2017ko abenduaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERRIBERRI

Aldaketa, Hirigintzako araudi partikularren 47.2 artikuluarena
eta Udal Plan Orokorreko ordenantzen 35. artikuluarena.
Hasierako onespena

Erriberriko Udalak, 2017ko azaroaren 20an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Erriberriko Udal Plana aldatzeko erabakia, Hirigintzako araudi partikularren 47.2 artikuluari eta Lurzatien itxiturei buruzko ordenantzen 35. artikuluari eragiten diena.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 78 artikuluan xedatua aplikatuz, espedientea hilabetez egonen da jendaurrean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita; epe horretan, interesdunek eskura izanen dute espedientea Udalaren bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Erriberrin, 2017ko azaroaren 21ean.–Alkatea, Andoni Lacarra García.

Iragarkiaren kodea: L1713530