227. ALDIZKARIA - 2017ko azaroaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARESO

Ezkontza zibila egiteko alkatetzaren ahalmena bertze baten
esku uztea

2017ko azaroaren 18an ezkontza zibila eginen da Aresoko Udalean. Ezkontza hori Aresoko zinegotzia den Xabier Domingo Zubillaga Urangak eginen du, Alkatetzak eskumena eskuordetuta. Horregatik, 40/2015 Legeko 12. artikuluan eta Toki Entitateen Antolaketaren eta Funtzionamenduaren gaineko Erregelamenduaren 43. artikuluan ezarritakoarekin bat.

Aresoko Udaleko alkate udalburuak, azaroaren 16ko 101/2017 Ebazpenaren bidez, honako hau erabaki du:

1. Azaroaren 18an ospatuko den ezkontza egiteko Xabier Domingo Zubillaga Uranga zinegotzia eskuordetzea.

2. Eskuordetze honen eragina, ebazpenaren hurrengo egunean hasiko da.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialera bidaltzea.

Areson, 2017ko azaroaren 16an.–Alkatea, Ur Alguero Chivite.

Iragarkiaren kodea: L1713456