227. ALDIZKARIA - 2017ko azaroaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARES

Barne Eraberritze eta Babeserako Plan Bereziaren aldaketa,
109. lurzatian, egungo 351. eta 352. lurzatiak

Garesko Udalak, 2017ko azaroaren 2an egin bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea Mercedes Aranegui Medranok BEBPBn (Barne Eraberritze eta Babeserako Plan Berezia) sustatutako aldaketa, 1/351 katastroko lurzatian dauden eraikinak islatzeko (1/109 jatorrizko lurzatiaren hego-ekialdean) eta bi fitxa partikular bereizi sartzeko ateratzen diren bi lurzatietako bakoitzarendako (1. poligonoko 351. eta 352. lurzatiak).

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 81.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Garesen, 2017ko azaroaren 7an.–Alkatea, Oihan Mendo Goñi.

ERANSKINA

Aldaketa antolamendu xehakatuko determinazioetan, 109. lurzatirako (egungo 351. eta 352. lurzatiak) (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1713000