227. ALDIZKARIA - 2017ko azaroaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEITZA

Xehetasun azterlana, Z-5 eremu industrialekoa,
hasiera batez onetsia

Leitzako alkateak azaroaren 16ko 2017/309 Ebazpenaren bitartez hasiera batez onetsi zuen Z-5 eremu industrialari dagokion lerrokadurei buruzko xehetasun azterlana, María Eguaras Martinez arkitektoak egindako dokumentuaren arabera.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko legearen testu bategina onartzen duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuko 76. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, dokumentua behin betiko onetsiko da, bidezko bada hori egitea.

Leitzan, 2017ko azaroaren 20an.–Alkatea, Mikel Zabaleta Aramendia.

Iragarkiaren kodea: L1713457