227. ALDIZKARIA - 2017ko azaroaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DORRAO

2018ko aurrekontua. Hasiera batean onestea

Dorraoko Kontzejuak, 2017ko azaroaren 15ean egin bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2018ko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak.

Espedientea jendaurrean egonen da 15 egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, herritarrek edo interesdunek aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten.

Dorraon, 2017ko azaroaren 16an.–Kontzejuko Presidentea, Iñaki Gaulabur Razquin.

Iragarkiaren kodea: L1713399