183. ALDIZKARIA - 2017ko irailaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLTZA ZENDEA

Laburpena, garapen bidean diren herrialdeetan lankidetzako, elkartasuneko eta interes sozialeko proiektuak eta jarduerak egiteko diru-laguntza deialdi publikoarena (elkarte, instituzio, fundazio edota garapenerako gobernuz kanpoko erakundeentzat), 2017ko aurrekontutik

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; horren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index), BDNS (kodea): 362086.

Oltza Zendeako Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak, 2017ko abuztuaren 31n egin osoko bilkuran, erabaki zuen onestea garapen bidean diren herrialdeetan lankidetzako, elkartasuneko eta interes sozialeko proiektuak eta jarduerak egiteko diru-laguntza deialdi publikoa (elkarte, instituzio, fundazio edota gobernuz kanpoko erakundeentzat), 2017ko aurrekontutik.

Lehena.–Onuradunak.

Deialdian parte hartu ahal izanen dute garapenerako gobernuz kanpoko erakundeek eta horien proiektuek, baldin eta deialdi honi erantsitako oinarrietako baldintzak betetzen badituzte, eta ELGAko Garapenerako Laguntzarako Batzordearen herrialde onuradunen zerrendako kideetako batean eginez gero jarduera.

Bigarrena.–Xedea eta helburua.

Oinarri hauen xedea da arautzea Oltza Zendeako Udalak, deialdi publikoaren bidez eta bere aurrekontuaren mugen baitan, emanen dituen laguntzen izapideak eta baldintzak. Aipatu diru-laguntzak emanen zaizkie irabazi asmorik gabeko eta gobernuz kanpoko erakunde, instituzio, fundazio edota elkarteei, lankidetzako, elkartasuneko eta interes sozialeko proiektu eta jarduerak gauza ditzaten garapen bidean diren herrialdeetako herritarren oinarrizko beharrizanak asetzeko; berdin herrialdean bertan proiektuak gauzatuz, edo herrialde horietako pertsonekin gure komunitatean jarduerak eginez, hala iragan-bidean diren pertsonekin nola pertsona lekualdatuekin.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak.

http://www.ayuntamientoolza.com/news/convocatoria-publica-de-subvenciones-para-ong/

Laugarrena.–Zenbatekoa.

Laguntzetarako dagoen diru kuota osoa: 5.500,00 euro.

Bosgarrena.–Eskabideak aurkezteko epea.

Proiektuak aurkezteko epea 20 egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Oltza Zendean, 2017ko irailaren 13an.–Alkatea, Moisés Garjón Villanueva.

Iragarkiaren kodea: L1710819