171. ALDIZKARIA - 2017ko irailaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Datu pertsonaleko fitxategiak

Alkatetzaren 970/2017 Dekretua.

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak bere 20. artikuluan xedatzen duenez, administrazio publikoen fitxategiak sortu, aldatu eta deuseztatzeko nahitaezkoa da xedapen orokor bat, Estatuko Aldizkari Ofizialean edo kasuan kasuko aldizkari ofizialean argitaratua.

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa garatzeko Erregelamenduak (abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretuaren bidez onetsia) indarra hartuta, berritasun batzuk izan dira, 53. eta 54. artikuluen bidez, xedapenaren moduari eta edukiari dagokienez; hartara, nabarmentzen da fitxategiaren tratamendu sistema zehaztu beharra, izaten ahal baita automatizatua, automatizatu gabea edo partez automatizatua.

Esleiturik ditudan eskumenak erabiliz eta lege horren 20. artikuluan eta hura garatzeko Erregelamenduaren 52. artikuluan ezarritakoa bete beharrez,

XEDATU DUT:

Lehenbizikoa.–Eguesibarko Udaleko fitxategiak dira Alkatetzaren dekretu honen eranskinean agertzen direnak.

Bigarrena.–Alkatetzaren dekretuaren I. eranskineko fitxategia sortu da, 15/1999 Lege Organikoaren 20. artikulua eta hura garatzeko Erregelamenduaren 54.1 artikulua bete beharrez.

Hirugarrena.–Alkatetzaren dekretuaren eranskinean ageri den fitxategia xedapen orokorren eta zehazten diren jarraibideen bitartez arautuko da eta, betiere, aplikatzen ahal zaizkion legezko eta erregelamenduzko goragoko arauen mendean egonen da.

Laugarrena.–15/1999 Legea garatzeko Erregelamenduaren 55. artikulua bete beharrez, fitxategiak jakinarazi eginen dira, Datuak Babesteko Erregistro Orokorrean inskriba daitezen; horretarako hogeita hamar eguneko epea izanen da, Alkatetzaren dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik.

Bosgarrena.–Alkatetzaren dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.

Sarrigurenen, 2017ko abuztuaren 21ean.–Alkatea, Alfonso Etxeberria Goñi.

I. ERANSKINA

Fitxategi sortu berria

HERRITARREN PARTAIDETZARAKO FITXATEGIA

Azalpena

Herritarren partaidetzarako fitxategia

Tratamendu sistema

Fitxategi mistoa

Maila

Oinarrizkoa

Xedeak eta erabilerak

Herritarren arteko kontsulta-prozesuak egitea, herritarren partaidetzaren bidez

Ukituak

Udalaren kontsulta-prozesuetan parte hartzen duten erroldatuak

Datuak nola biltzen diren

Iritzia ematea

Bilketan erabilitako euskarria

Web-orria

Datuen komunikazioa

Ez da aurreikusi

Nazioarteko transmisioak

Ez da aurreikusi

Unitate arduradunak

Toki erakundea

Fitxategian sartu, datuak zuzendu, ezabatu eta haien kontra jotzeko eskubideak non erabili:

Toki entitatearen udal bulegoak

FITXATEGIAN BILDUTAKO DATUEN EZAUGARRIAK

IDENTIFIKAZIO DATUAK

X

Izen-deiturak

X

NANa

Iragarkiaren kodea: L1709885