171. ALDIZKARIA - 2017ko irailaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAGA

Aurrekontuko 1, 2 eta 3/2017 aldaketak. Behin betiko onespena

Larragako Udalak, 2017ko ekainaren 29an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea aurrekontuko 1/2017, 2/2017 eta 3/2017 aldaketak.

Jendaurreko epea 2017ko 144. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, uztailaren 27an, argitaratutako iragarkiaren bidez ireki zen, eta erreklamaziorik gabe iragan denez, aipatu aldaketak behin betiko onetsirik geratu dira, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluan, 202.1 artikuluari dagokionez, eta lege hori aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz. Argitara ematen da, aipatu legearen 202.3 artikuluan ezarritakoa betetzeko.

Aldaketa horien edukia aipatu Nafarroako Aldizkari Ofizialean agertzen da.

Larragan, 2017ko abuztuaren 21an.–Alkatea, Carlos Suescun Sotés.

Iragarkiaren kodea: L1709939