171. ALDIZKARIA - 2017ko irailaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CORELLA

Aldaketa, Blas de Laserna Musika Eskolako tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean. Behin betiko onespena

Corellako Udalak, 2017ko ekainaren 15ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea aldaketa Blas de Laserna Udalaren Musika Eskolako tasak arautzen dituen udal ordenantza fiskalean. Iragarkia 2017ko 123. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, ekainaren 27an.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, eta jendaurrean egoteko epea iraganik inork erreklamazio, kexa edo oharrik egin gabe, ordenantzaren aldaketa hori behin betiko onetsi da eta, beraz, osorik ematen da argitara.

Corellan, 2017ko abuztuaren 22an.–Alkatea, Gorka García Izal.

ORDENANTZA FISKALA, BLAS DE LASERNA MUSIKA ESKOLAKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

3. artikulua. Izen-emateak horretarako ezarritako epeetan eginen dira. Izena emateko I. eranskineko agiria bete behar da. Ikasturtea hasi ondoan egiten bada izen-ematea, matrikula osoa ordaindu beharko da.

Ikasturtean zehar ordainagiririk itzultzeak baja ekarriko du automatikoki, ordainketa eguneratzen den arte.

Aitzineko ikasturtean itzulketak egin dituen orok, hurrengorako matrikula egin aurretik ordaintzeke daukana ordaindu beharko du lehenik.

4. artikulua. Ikasturte osoko tasa hilabeteko kuota hainbanatutan kobratuko da. Ez zaie horien zati proportzionalik itzuliko hilean zehar baja ematen duten ikasleei, ezta matrikularen zati proportzionalik ere. Baja gauzatzeko, eskabide bat bete beharko da udaletxean edo Musika Eskolan, bajak indarra hartzen duen hilabetea baino lehen.

Baja eman duen ikasle batek alta egin dezake ikasturte berean zehar, ikasturte osoko tasa ordainduz gero.

Iragarkiaren kodea: L1709942