171. ALDIZKARIA - 2017ko irailaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARROITZ

Plan ekonomiko finantzarioa onestea, ez baita gastuaren araua bete

Arroizko Udalak, 2017ko ekainaren 29an egin osoko bilkuran, erabaki zuen plan ekonomiko finantzarioa onestea, 2016ko aurrekontua likidatu denean ez baita gastuaren arauari buruzko helburua bete.

Aurrekontu Egonkortasunari eta Finantza Iraunkortasunari buruzko apirilaren 27ko 2/2012 Lege Organikoaren 23.4 artikuluan aurreikusia bete beharrez, erabakitako onespena jendaurrean egonen da, ediktua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaraturik. Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Arroitzen, 2017ko abuztuaren 21ean.–Alkatea, Antonio Ángel Moleón Segura.

Iragarkiaren kodea: L1709889