155. ALDIZKARIA - 2017ko abuztuaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKOIENGO, MARTZILLAKO, FALTZESKO ETA FUNESKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

3/2017 aldaketa aurrekontuan. Behin betiko onespena

Azkoiengo, Faltzesko, Martzillako eta Funesko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen Batzarrak, 2017ko ekainaren 7an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen entitatearen 2017ko ekitaldiko aurrekontuan aldaketa egiteko 3/2017 espedientea.

2017ko 122. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 26an, hasierako onespenaren erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egindako aldaketa hori behin betiko onetsi da, eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

03/2017 espedientea. Kreditu-gehigarria

Gastuen aurrekontua:

9200 20200.–Egoitzako mantentze-lanak: 2.484,13 euro.

Diru-sarreren aurrekontua:

87000.–Gastu orokorretarako diruzaintzako gerakina: 2.484,13 euro.

Azkoienen, 2017ko uztailaren 28an.–Mankomunitateko burua, Nuria Autor Resano.

Iragarkiaren kodea: L1709086