155. ALDIZKARIA - 2017ko abuztuaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UXUE

2017ko plantilla organikoa. Onespena

Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutua arautzen duen abuztuaren 30eko 251/1993 Foru Dekretuan ezarriari jarraikiz, eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 236. artikuluan xedatua kontuan harturik, Udalak, osoko bilkuran, bere plantilla organikoa onetsi zuen, honela gelditu baita:

Funtzionarioak

Idazkaria. Funtzionarioa. Maila: A. Bateraezintasuneko osagarria: %35. Lanpostuko osagarria: %3,72. Sarbidea: merezimendu lehiaketa. Lanpostu kopurua: bat. San Martin Unxeko Udalarekin batera. Hutsik.

Lan-kontratudun finkoak

Zerbitzu anitzetako enplegatua. Taldekoa: D. Lanpostuko osagarria: %15,90. Taldeko osagarria: %15. Lanaldiaren luzapeneko osagarria: % 10. Antzinatasuna: 2003ko ekainaren 1a. José Nemesio Rodríguez Freire.

Bitartekoak

Idazkaria: Alicia Cabañes Arana.

Uxuen, 2017ko otsailaren 9an.–Alkatea, Rubén Sánchez Remón.

Iragarkiaren kodea: L1709040