155. ALDIZKARIA - 2017ko abuztuaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKOIEN

Tokiko Gobernu Batzarreko kideen aldaketa eta alkateordeen izendapena

Azkoiengo Udaleko alkateak, 2017ko uztailaren 20an, honako ebazpen hau eman zuen:

Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 20.1 b) artikuluan xedatuari jarraikiz, apirilaren 21eko 11/1999 Legeak hari emandako idazketaren arabera, Gobernu Batzarra beharrezko organoa da 5.000 biztanletik gorako populazio eskubideduna duten udal guztietan, eta, orobat, udalerri guztietan daude alkateordeak.

Halaber, apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 23.1 artikuluak ezartzen duenez, Gobernu Batzarra osatuko dute alkateak eta zinegotzien legezko kopuruaren herenak, gehienez ere. Alkateak askatasun osoz izendatu eta kenduko ditu zinegotzi horiek eta horren berri emanen Osoko Bilkurari. Ildo berekoa da Toki entitateen antolaketaren, funtzionamenduaren eta araubide juridikoaren gaineko erregelamenduren 52.2 artikulua, honako hau gehitzen baitu: “kopurua zenbatzean, ez dira hamarrenekoak kontuan izanen zinegotzien kopuru osoa zati hiru eragiketa egin eta gero”.

2017ko uztailaren 5ean aurkezturiko eskabidearen bitartez, José Luis Osés Fernándezek uko egin zion zinegotzi karguari; Alkatetzaren ekainaren 15eko 124/2015 Dekretuaren bidez Tokiko Gobernuko batzarreko kide izendatua denez, eta Alkatetzaren ekainaren 18ko 131/2015 Dekretuaren bidez, berriz, lehen alkateorde, bidezkoa da hura bi organoetan ordezkatzea.

Ikusirik xedapen horiek eta 7/1985 Legearen 21.3 eta 23.2 artikuluetan nahiz AFEren 43. eta ondoko artikuluetan xedatua.

ERABAKIA:

Lehenbizikoa.–José Luis Osés Fernández kargugabetzea Tokiko Gobernu Batzarreko kide eta lehen alkateorde gisa.

Bigarrena.–Carlos Javier Calvo Pascual lehen alkateorde izendatzea.

Hirugarrena.–Nuria Autor Resano Tokiko Gobernu Batzarreko kide eta bigarren alkateorde izendatzea.

Laugarrena.–Ebazpen hau interesdunei banan-banan jakinaraztea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udaleko iragarki oholean argitaratzea eta Udalbatzari horren berri ematea, egiten duen lehen osoko bilkuran, Toki Entitateen Antolaketaren eta Funtzionamenduaren gaineko Erregelamenduaren 38. artikuluan xedatutakoaren ondorioz.

Azkoienen, 2017ko uztailaren 20an.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.

Iragarkiaren kodea: L1708970