155. ALDIZKARIA - 2017ko abuztuaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OBANOS

Ezkontza zibila egiteko eskumena bertze baten esku uztea

Ezkontza Zibilak egiteari buruzko abenduaren 23ko 35/1994 Legean Erregistro Zibilaren gaineko Erregelamenduaren 238. eta ondoko artikuluei dagokienez ezarritakoarekin bat, eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 43. eta ondoko artikuluetan jasotzen diren ahalmenak erabiliz.

Alkateak, 2017ko uztailaren 20an eman 123/2017 Ebazpenaren bidez, honako hau ebatzi du:

1.–Udal honetako zinegotzi Joseba Osés Ardaizen esku uztea 2017ko abuztuaren 12an ezkontza zibila Herriko Etxean egiteko eskumena.

Obanosen, 2017ko uztailaren 20an.–Alkate udalburua, Juan Ignacio Elorz Torrecilla.

Iragarkiaren kodea: L1708986