155. ALDIZKARIA - 2017ko abuztuaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ELO

Lurraldea Okupatzeko Eredua eta Estrategia jendaurrean jartzea

José Luque, Izaskun Aseguinolaza, Diana Jurado, Marta Cabezón eta Nuño Mardones arkitektoek prestatu dute, Jon Aseguinolazaren ingurumeneko aholkularitzaren laguntzaz, Eloko Lurraldea Okupatzeko eredua eta estrategia (EMOT); orain, jendeak parte hartzeko prozesua abiatuko da, hilabeteko jendaurreko epea irekita, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Foru Komunitatean argitaratzen diren egunkarietan argitaratu ondotik. Epe horretan herritarrek iradokizunak aurkezen ahalko dituzte.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 70.2 artikuluan xedatutakoa betetzeko, ekainaren 5eko 6/2009 Foru Legeak aldatu baitzuen.

Elon, 2017ko uztailaren 24an.–Alkate udalburua, Izaskun Zozaya Yunta.

Iragarkiaren kodea: L1708967