155. ALDIZKARIA - 2017ko abuztuaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MARTZILLA

Alkatetza bertze baten esku uztea

Martzillako Udaleko alkate udalburuaren uztailaren 28ko 235/2017 Ebazpenaren bidez, honako hau xedatu da:

“2017ko abuztuaren 7tik 13ra herritik kanpo izanen naizenez, eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 47. artikuluan (2568/1986 Errege Dekretua, azaroaren 28koa) harekin bat datozenetan ezarritakoari jarraikiz,

EBATZI DUT:

1. 2017ko abuztuaren 7tik 13ra Vicente Navarro Goñi Udaleko lehen alkateordea ariko da nire ordez alkate gisa dagozkidan eginkizunetan.

2. Ordezpenak iraupen mugatua izanen du, ni itzultzen naizenean bukatuko baita, hau da, 2017ko abuztuaren 14an.

3. Ebazpen honen berri ematea lehen alkateorde Vicente Navarro Goñiri.

4. Ebazpen hau argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan”.

Martzillan, 2017ko uztailaren 28an.–Alkate udalburua, Mario Fabo Calero.

Iragarkiaren kodea: L1709083