155. ALDIZKARIA - 2017ko abuztuaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MARTZILLA

15/2017 aldaketa aurrekontuan. Hasierako onespena

Martzillako Udalak, 2017ko uztailaren 27an egin bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen Martzillako Udalaren 2017ko aurrekontu orokorrean aldaketa egiteko espedientea (15/2017 espedientea).

Aldaketaren espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz. Erreklamaziorik aurkeztu ezean, aipatu espedientea behin betiko onetsitzat joko da, aurreko lerroaldean aipatutako jendaurreko epea iragan ondoan.

Martzillan, 2017ko uztailaren 28an.–Alkate udalburua, Mario Fabo Calero.

Iragarkiaren kodea: L1709081