155. ALDIZKARIA - 2017ko abuztuaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Xehetasun azterlana, Hirigintzako Udal Planeko A.P.A 1eko M7 etxesailean. Hasierako onespena

Lizarrako Udaleko Gobernu Batzarrak, 2017ko uztailaren 27an egin bilkura arruntean, erabaki zuen xehetasun azterlana hasiera batean onestea Hirigintzako Udal Planeko APA 1eko 9. etxesailean (Lokiz mendia kalea), baina, bakarrik, 2147. eta 2148. lurzatien tipologia aldaturik. Sustatzailea Estela Pérez Legaria da.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74 eta 76. artikuluetan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Lizarran, 2017ko uztailaren 28an.–Alkatea, Koldo Leoz Garciandia.

Iragarkiaren kodea: L1709107