155. ALDIZKARIA - 2017ko abuztuaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CINTRUÉNIGO

1/2017 aldaketa aurrekontuan. Behin betiko onespena

2017ko 120. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 22an, 2017ko aurrekontuan 1. aldaketa egiteko erabakiaren hasierako onespena. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan eta ondokoetan xedatuari jarraikiz.

1/2017 ALDAKETA AURREKONTUaN

Kreditu berezia

Kreditu bereziaren espedientea, 5.100,00 eurokoa; haren bidez kreditua esleitu da, gastu berariazko eta zehatz bat egiteko, hurrengo ekitaldira geroratzen ahal ez dena eta krediturik ez duena.

Gastuen kontu-sail hau sortu da:

4400-2279907 Autobus geltokiko ostatuaren kudeaketa: 5.100,00 euro.

Gastuak, guztira: 5.100,00 euro.

Baliabide hauen bitartez finantzatuko da:

Beheititzea gastuen kontu-sailetan:

1650-22100 Herriko argietarako argindarra 5.100,00 euro.

Finantzaketa, guztira: 5.100,00 euro.

Cintruenigon, 2017ko uztailaren 24an.–Jarduneko alkatea, Casto Alvero González.

Iragarkiaren kodea: L1708978