155. ALDIZKARIA - 2017ko abuztuaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CÁRCAR

Alkatetza beste baten esku uztea

Carcarko Udaleko alkate udalburu M.ª Teresa Insausti Solak, legeriak emandako ahalmena erabiliz, eta kontuan harturik ez naizela udalerrian izanen 2017ko abuztuaren 13tik 23ra, biak barne,

EBATZI DUT:

Lehena.–Alkatetzari dagozkion eskudantzia guztiak Eduardo Sanz Arróniz alkateordearen esku uztea, abuztuaren 13tik 23ra, biak barne.

Carcarren, 2017ko uztailaren 27an.–Alkatea, M.ª Teresa Insausti Sola.

Iragarkiaren kodea: L1709048