155. ALDIZKARIA - 2017ko abuztuaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALLO

Jendaurreko epe berria Hirigintzako Udal Planarentzat

Alloko Udalak, 2917ko uztailaren 31n egin bilkuran, erabaki zuen jendaurreko epe berria irekitzea Udal Hirigintza Plana eta haren ingurumen ondorioen azterlana behin-behinekoz onetsi aurretik.

Hirigintza eta Etxebizitzaren arloan Urgentziazko Neurriak hartzeko ekainaren 5eko 6/2009 Foru Legearen 70.9 artikuluan, ekainaren 5eko 6/2009 Foru Legearen testuaren arabera, eta Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko 4/2005 Foru Legearen 30. artikuluan eta ondokoetan ezarritakoarekin bat, aintzat harturik informazioa eta entzunaldia, bai eta dokumentuan egindako aldaketak ere, espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Epe horretan, interesdunek eskura izanen dute espedientea Udalaren bulegoetan, bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak egin ditzaten.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta ondorioak izan ditzan.

Allon, 2017ko abuztuaren 1ean.–Alkatea, Susana Castanera Gómez.

Iragarkiaren kodea: L1709168