155. ALDIZKARIA - 2017ko abuztuaren 11

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

78C/2017 EBAZPENA, ekainaren 23koa, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Abeltzaintzako Merkataritzaren Hitzarmen Kolektiboa erregistratu, gorde eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea erabakitzen duena.

Nafarroako Abeltzaintzako Merkataritzaren Hitzarmen Kolektiboaren testua aztertu da (31001905011981 kode zenbakia), erregistro honetan 2017ko maiatzaren 8an sartu zena enpresaren ordezkariek eta sindikatuetako ordezkariek 2017ko maiatzaren 4an sinatua, eta 2017ko ekainaren 1ean zuzendu zena, Langileen Estatutuari buruzko Legearen Testu Bategina onetsi zuen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluaren 2. eta 3. idatz-zatietan eta Hitzarmen Kolektiboen Erregistro eta Gordailuei buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretuan ezarritakoaren arabera. Horrenbestez,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Lan Hitzarmen eta Akordio Kolektiboen Erregistroan inskribatzeko agintzea.

2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, herritar guztiek horren berri izan dezaten.

Iruñean, 2017ko ekainaren 23an.–Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusia. Izaskun Goñi Razquin.

Nafarroako Abeltzaintzako Merkataritzaren 2016-2018 aldirako Hitzarmen Kolektiboa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: F1708866