146. ALDIZKARIA - 2017ko uztailaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXARRI ARANATZ ALDEKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Bost mila eurora (5.000,00 euro) arteko fakturetan faktura elektronikoa aurkeztu beharretik salbuestea arautzen duen ordenantza. Behin betiko onespena

Etxarri Aranatz aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea, 2016ko apirilaren 14ko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Bost mila eurora (5.000,00 euro) arteko fakturetan faktura elektronikoa aurkeztu beharretik salbuestea arautzen duen ordenantza. Onespenaren erabakia 2016ko 94. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maitzaren 17an.

Jendaurreko epean alegaziorik aurkeztu ez denez, behin betikoz onetsi da, eta ordenantza osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu zuen hartan, xedatutakoari jarraikiz.

Etxarri Aranatzen, 2017ko apirilaren 25ean.–Mankomunitateko burua, María Sáez de Albeniz Bregaña.

I ERANSKINA

Etxarri Aranatz aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen ordenantza, 5.000 eurora arteko fakturetan faktura elektronikoa aurkeztu beharretik salbuestea arautzen duena.

Artikulu bakarra.–Sektore publikoan faktura elektronikoa bultzatu eta fakturen kontabilitate erregistroa sortzeari buruzko abenduaren 27ko 25/2013 Legearen 4. artikuluan aurreikusia erabiliz, Etxarri Aranatz aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak faktura elektronikoa aurkeztu beharretik salbuetsi ditu 5.000,00 euro arteko fakturak dituzten hornitzaileak.

Azken xedapena.–Ordenantza honek indarra hartuko du ordenantzaren testua oso-osorik Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratutakoan eta Estatuko edo Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioek toki entitateen egintza edo erabakiak indargabetzeko duten eskumena erabiltzeko epea iragandakoan.

Iragarkiaren kodea: L1708639