14. ALDIZKARIA - 2017ko urtarrilaren 20a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 3. EPAITEGIA
(FAMILIA EPAITEGIA)

Ediktua. 474/2016 prozedura

María Fernanda López de Dicastillo Sáinz de Murieta andrea, Iruñeko Lehen Auzialdiko 3. Epaitegiko (Familia Epaitegia) Justizia Administrazioaren letradua.

Aditzera ematen dut: ezkontzaz kanpoko seme-alaba adingabeen adostu gabeko zaintzaren, jagoletzaren edo mantenuaren gaineko 474/2016 familia-prozeduraren autoak bideratu dira, eta horietan erabakitakoari jarraikiz, eta Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat, honen bidez Beñat Atorrasagasti Ordoñez jauna epatzen da, epatu eta biharamunetik hogei egun balioduneko epean autoetan agertu eta demandari erantzun diezaion, eta ohartarazten zaio epe horretan agertu ezean auzi-iheslari deklaratuko dutela (PZLaren 496.1 artikulua). Ohartaraz bekio, halaber, prokuradore bidez eta abokatuak lagunduta agertu behar duela judizioan (PZLaren 750. artikulua).

Orobat, behin-behineko neurrien pieza banandua tramitatu denez, honen bitartez Atorrasagasti jauna epatzen da judiziora ager dadin otsailaren 20an, 10:30ean, epaitegi honen judizio-aretoan, eta ohartarazten zaio abokatuak lagunduta eta prokuradoreak ordezkatuta agertu beharko duela, erabili nahi dituen froga guztiekin, eta huts egiten badu bidezko arrazoirik gabe, onartutzat jo ahal izanen direla beste alderdiak, ekitaldira agertuta, ondarearen gaineko behin-behineko neurriak eskatzeko oinarri gisa alegatzen dituen egitateak.

Eta Beñat Atorrasagasti Ordoñez jaunari zitazioa egiteko eta legezko eran epatzeko, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2016ko abenduaren 14an.–Justizia Administrazioaren letradua, María Fernanda López de Dicastillo Sainz de Murieta.

Iragarkiaren kodea: J1614266