14. ALDIZKARIA - 2017ko urtarrilaren 20a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2016-S-816

Orbaizetako Udalak honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Orbaizetako Udala.

Xedea: Orbaizetako saneamendu obretarako baimena ematea, eta hondakin uren isurketarako baimena berrikustea.

Ibilgua: Irati ibaia.

Isurketa eginen den udal mugapea: Orbaizeta (Nafarroa).

Lanak honakoak paratzeko dira: lehen mailako Imhoff biltegia, 14,64 m³-ko dekantazio bolumenarekin, hormigoi armatuzko iragazki biologikoa eta harrizko betegarria bi balantzaren (din-don) bidezko banaketa sistemarekin, bigarren mailako Imhoff biltegia, lehen mailakoaren ezaugarri berdinak dituena, eta fintzeko eta ijezteko hezegune artifizial bat. Isurketaren gehieneko bolumena 15.330 m³-koa izanen da urtean.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza), eta espedientearen eta dokumentazio teknikoaren fotokopiak, berriz, Iruñean egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2016ko abenduaren 19an.–Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Francisco José Hijós Bitrián.

Iragarkiaren kodea: E1614965