14. ALDIZKARIA - 2017ko urtarrilaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

Informazio batzordearen burutzaren
eskuordetza aldi baterako etetea

Barañaingo Udaleko alkate udalburuak, 2017ko urtarrilaren 10ean, ondotik osorik ematen den ebazpen hau eman zuen:

Ikusirik Alkatetzak uztailaren 3an emaniko 678/2015 Ebazpena, beste burutzen artean, “Hezkuntza, kultura eta euskara” Informazio Batzordeko burutza Ainhoa Oyaga Azconaren esku utzi zuena, Toki Entitateen Antolaketaren eta Funtzionamenduaren gaineko Erregelamendua onesten duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 125.a) artikulan xedatutakoari jarraikiz, eta batzorde horren baitan aukeraketa egin ondoren.

Kontuan izanik, aurrekoa ukatu gabe, aipatutako arauaren eraginez alkatea informazio batzorde guztien berezko burua dela, horien egiazko burutza eskuordetzen ahal badu ere, eta kontuan izanik horrek ahalbidetzen duela alkateak aldi batez bere gain hartzea aipatutako batzordearen burutza, orain burua den zinegotzia erditzear dagoen garai honetan.

Kontuan izanik halaber Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko 40/2015 Legearen 9. eta 10. artikuluetan xedatua, eta ikusirik, besteak beste, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21. artikulua eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onesten duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 43, 44 eta 114. artikuluak, eta egungo legediak Alkatetza honi ematen dizkion eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

Lehena.–Aldi baterako baliorik gabe uztea “Hezkuntza, kultura eta euskara” Informazio Batzordeko egiazko burutzaren eskuordetza, Ainhoa Oyaga Azconaren alde emana Alkatetzaren uztailaren 3ko 678/2015 Ebazpenaren bidez, eta, horren ondorioz, alkatetzaren esku egotea burutza hori gaurtik aitzina.

Bigarrena.–Aldi baterako neurri horrek bere horretan jarraituko du, zinegotzi horrek, bere egoera dela-eta, adierazitako batzordearen egiazko burutza hartzeko ahala izan arte, Alkatetzaren uztailaren 3ko 678/2015 Ebazpenaren bidez xedatu zen bezala, batzorde horren baitan aukeraketa egin ondoren.

Hirugarrena.–Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 44.3 artikuluaren arabera, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta ebazpenaren berri ematea Hezkuntza, Kultura eta Euskara Informazio Batzordeari eta Udalaren Osoko Bilkurari, organo kolegiatu horiek egiten duten lehen bilkuran.

Laugarrena.–Ebazpen hau Ainhoa Oyaga Azconari jakinaraztea.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Barañainen, 2017ko urtarrilaren 10ean.–Alkate udalburua, Oihane Indakoetxea Barbería.

Iragarkiaren kodea: L1700397