14. ALDIZKARIA - 2017ko urtarrilaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARESO

Aresoko Planeamenduko Arau Subsidiarioetako
85. eta 89. artikuluen aldaketa, eta 88. bis artikulua sortzea.
Behin betiko onespena

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 81.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, aditzera ematen da Aresoko Udalak, 2016ko abenduaren 29an egin osoko bilkuran, erabaki zuela behin betiko onestea Aresoko Planeamenduko Arau Subsidiarioetako 85. eta 89. artikuluak aldatzea (fatxadak eta tximiniak) eta 88. bis artikulua sortzea (eraikuntza lagungarriak).

Behin betiko onesteko egintza honen kontra, bide administratiboari amaiera ematen baitio, errekurtso hauetakoren bat aurkez daiteke, hautara:

a) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabakia jakinarazten denetik hasita.

b) Berraztertzeko errekurtsoa, hautara, Miranda Argako Udalari zuzendua, erabakia jakinarazi eta hilabeteko epean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren aitzinetik; bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bi hilabeteko epean, erabakia jakinarazten denetik hasita.

Areson, 2016ko abenduaren 30ean.–Alkatea, Ur Alguero Chivite.

ERANSKINA

Artikulu aldatuak (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1700485