14. ALDIZKARIA - 2017ko urtarrilaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

Deialdia, Merkataritza
eta Turismoko zerbitzuburua aldi baterako kontratatzeko

Iruñeko Udalak, Giza Baliabideetako zuzendaritzak 2017ko urtarrilaren 13an emandako Ebazpenaren bidez, honako deialdi hau onetsi du:

Deialdia, izangai-zerrenda bat hautaproben bitartez osatzeko, merkataritza eta turismoko zerbitzuburuaren lanpostuan aldi baterako kontratu bidez aritze aldera, Iruñeko Udalean gertatzen ahal diren beharrak asetzeari begira.

Deialdiaren oinarriak eskuragarri daude www.pamplona.es webgunean eta Herritarrendako Arreta Bulegoan, Kondestablearen jauregian (Kale Nagusia 2, behea).

Iruñean, 2017ko urtarrilaren 16an.–Giza Baliabideetako zuzendaria, Iñigo Anaut Peña.

Iragarkiaren kodea: L1700672