14. ALDIZKARIA - 2017ko urtarrilaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

Deialdia, Iruñeko Udaleko Bulego Estrategikoko zuzendari izateko lanpostu bat merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko. Izangai onartuen behin betiko zerrenda eta azterketaren data

SRH 11/01/2017 (5/EL) Bat Etorrita Iruñeko Udaleko Bulego Estrategikoko zuzendari izateko lanpostu bat merezimendu-lehiaketa bidez betetze aldera 2016ko 21. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 16koan, argitaratutako deialdiaren zazpigarren oinarrian xedatutakoarekin, honako hauek,

EBATZI DITUT:

1. Onestea izangai onartuen behin betiko zerrenda hau:

COSTERO BOLAÑOS, JOSE FERMIN

2. Xedatzea epaimahaia honako hauek osatuko dutela:

–Epaimahaiburua: Fermín Cabasés Hita, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioko ekonomia-aholkularia eta irakasle elkartua NUPen.

–Epaimahaikidea: Javier Baztarrika Navarro, Iniciativas Innovadoraseko kudeatzailea.

–Epaimahaikidea: Begoña Vicente Yenes, NUPeko Ikerketa Zentroetako Negozio zuzendaria.

–Epaimahaikidea: Miguel Huarte Jaurrieta, Langileen Batzordeak proposaturik izendatua.

–Epaimahaikide-idazkaria: Iñigo Anaut Peña, Iruñeko Udaleko Giza Baliabideetako zuzendaria.

3. Adieraztea deialdiaren 9. a) oinarrian aipatutako lan-memoria aurkezteko epea 10 egun baliodunekoa dela, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu, eta hortik aitzina.

Iruñean, 2017ko urtarrilaren 12an.–Giza Baliabideetako zuzendaria, Iñigo Anaut Peña,

Iragarkiaren kodea: L1700499