14. ALDIZKARIA - 2017ko urtarrilaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

GARAPEN EKONOMIKORAKO DEPARTAMENTUA. Jendaurreko informazioa, 2017. urteko baimen bateratu bati buruzkoa, Nafarroako Foru Komunitatean gasa hodi bitartez banatzeko instalazioentzat.

Hidrokarburoen Sektoreari buruzko urriaren 7ko 34/1998 Legean ezarritako ondorioetarako, jendaurrean jarri da Gas Natural Redes GLP SAren eskaera hau:

2017. urteko baimen bateratua, honako udalerri eta herriguneetan gasa hodi bidez banatzen duten instalazioentzat: Abaurregaina, Añorbe, Arakil, Aranguren (Mutiloa), Arantza, Artzibar, Auritz, Baztan, Beintza-Labaien, Bera, Bertizarana, Caparroso, Zirauki, Zizur, Donamaria, Erroibar, Esteribar, Etxalar, Faltzes, Gallipentzu, Garralda, Goizueta, Gorza, Lapoblación, Larraga, Leitza, Irunberri, Mañeru, Mendigorria, Orotz-Betelu, Gares, San Martin Unx, Sartze, Sunbilla.

Espedientea aztergai egonen da Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuan (Tomás Caballero parkea, 1, 5.a, Iruña), eta hara bidaltzen ahalko dira alegazioak, idatziz bidali ere, 2017ko otsailaren 13ra arte.

Iruñean, 2017ko urtarrilaren 9an.–Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuko zuzendaria, Roberto Yoldi Echarren.

Iragarkiaren kodea: F1700388