121. ALDIZKARIA - 2017ko ekainaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Aldaketa, Sanduzelaiko plan berezian, Iruñeko U.I.VI-ko UO-C unitateko S2 eta SCL4 lurzatietan. Behin betiko onespena

Iruñeko Udalak, 2017ko ekainaren 1ean egindako osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

17–06–01EKO OB (7/CU).

“Aldaketa, Sanduzelaiko plan berezian, Iruñeko U.I.VI-ko UO-C unitateko S2 eta SCL4 lurzatietan. Iraganik hori jendaurrean edukitzeko epea (JOB –03–28 3-CV); ikusirik Iruñerriko Mankomunitatearen alegazioen txostena, 2017ko maiatzaren 3koa, eta Hirigintza Gerentziako arkitektoaren 2017ko maiatzaren 25eko txostenarekin bat,

ERABAKI DA:

1. Baiestea Iruñerriko Mankomunitateak 2017ko maiatzaren 3an aurkeztutako alegazioa, Hirigintza Gerentziako arkitektoaren 2017ko maiatzaren 25eko txostenarekin bat. Onetsi egin da.

2. Behin betiko onestea aldaketa Sanduzelaiko plan berezian, Iruñeko U.I.VI-ko UO-C unitateko S2 eta SCL4 lurzatietan, Iruñeko Udalak sustatua.

3. Igor bekizkio Nafarroako Gobernuari erabaki hau eta behin betiko onetsitako proiektuaren ale bat, eta argitara bedi Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean.”

Ebazpen honen kontra errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Iruñean, 2017ko ekainaren 6an.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.

ERANSKINA

Sanduzelaiko plan berezia, Iruñeko S2 eta SCL4 lurzatiak (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1707189