104. ALDIZKARIA - 2017ko maiatzaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Laburpena, diru-laguntzak banakako ebaluazio-araubidean emateko deialdiarena, gazte ekintzaileek enpresak eratu ditzaten 2017an Iruñeko udal-mugartean

Oharra: testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/index). BDNS (identifikazioa): 347489.

Jarduera ekonomiko berritzat joko dira 2016ko urriaren 1etik 2017ko irailaren 30era bitarte (bi data horiek barne) JEZean lehen aldiz altan emandakoak.

Deialdi honetatik kanpo geratuko dira aurretik jadanik bazegoen enpresa baten izen edo izaera juridikoaren aldaketaren ondorioz sorturiko enpresak edo horren kapital-gehikuntzaren edo egitura-aldaketaren ondorioz sortutakoak. Halaber, diru-laguntzatik kanpo geratzeko beste zio bat izanen da deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu baino bi urte lehenagoko epean jarduera berean edo antzekoan norberaren konturako jardun izana. Eskatzailea pertsona juridikoa edo sozietatea bada, baldintza hori sozietateko parte hartzaile edo bazkide guztiek bete behar dute.

Deialdi honen ondorioetarako, ez dira jarduera ekonomiko berritzat joko jardueraren zabalkuntzak, hau da, hasierako jarduerari eutsita JEZaren epigrafe berri batean altan emandakoak.

Iruñean, 2017ko maiatzaren 11n.–Herritarren Partaidetzako, Berdintasuneko eta Gizartea Ahalduntzeko Alorreko zinegotzi ordezkaria, Alberto Labarga Gutiérrez.

Iragarkiaren kodea: L1706175