95. ALDIZKARIA - 2016ko maiatzaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXARRI ARANATZ ALDEKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Aldaketa datu pertsonalen fitxategien arautzean

Uztailaren 28ko 26/2015 Legeak, Haurren eta nerabeen babesari buruzko Legea aldatzen duenak, ezartzen du adingabeekin harreman zuzena daukaten profesionalek Sexu delitugileen Erregistro Zentralaren ziurtagiri negatibo bat aurkeztu beharko dutela. Hortaz, Gizarte Zerbitzuen Mankomunitate honetako “Langileen kudeaketa” fitxategia aldatu behar da, datu hori sartzeko, fitxategi horretan jaso beharreko datuen artean.

Espainiako Konstituzioaren 140. artikuluak Toki Administrazioari onartzen dizkion autonomia eta antolatzeko gaitasuna direla bide, eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21. artikuluan udal gobernua eta administrazioa zuzentzeko emandako eskudantziekin bat,

EBATZI DUT:

1. Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren erregistro orokorrean inskribaturik dagoen “Langileen kudeaketa” fitxategian jasotzen diren datuak aldatzea, eta fitxategia honela gelditzea:

FITXATEGIAN BILDUTAKO DATUEN EZAUGARRIAK

Identifikazio datuak

–Izen-deiturak.

–NAN/IFZ.

–Helbidea.

–Telefonoa eta faxa.

–Gizarte segurantzaren zenbakia.

Ezaugarri pertsonalak

–Familiaren datuak.

–Jaioteguna.

–Sexua.

Bereziki babestuak

–Osasuna.

–Sexu delitugileen Erregistro Zentralaren ziurtagiri negatiboa.

Datu akademiko eta profesionalak

–Prestakuntza / tituluak.

–Laneko esperientzia.

Enpleguaren xehetasunak

–Kidegoa / maila.

–Nominako datu ez ekonomikoak.

–Lanpostukoa.

–Langilearen historiala.

Datu ekonomiko finantzarioak

–Bankuko datuak.

–Nominako datu ekonomikoak.

–Zerga kenkariak.

–Aseguruak.

Mankomunitatearen fitxategiko datu pertsonalak, atal honetan aipatu direnak, berariaz ezarri zaizkien xedeetarako baizik ez dituzte erabiliko baimena duten langileek.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan, DBLOaren 1. xedapen gehigarriaren 20. artikuluarekin bat (abenduaren 13ko 15/1999 LO).

3. Ebazpen honen lehen atalean agertzen den fitxategiaren arauketa inskribatzea Datuak Babesteko Espainiako Agentziako Datuak Babesteko Erregistro Orokorrean.

Etxarri Aranatzen, 2016ko apirilaren 20an.–Mankomunitateko burua, María Sáez de Albeniz Bregaña.

Iragarkiaren kodea: L1605494