80. ALDIZKARIA - 2016ko apirilaren 27a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 6. EPAITEGIA

Ediktua. 354/2015 prozedura arrunta

Iruñean, 2016ko apirilaren 8an.

José Alonso Ramos jauna, Iruñeko Lehen Auzialdiko 6. Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua.

Aditzera ematen dut: epaitegi honetan 354/2015 prozedura arrunta tramitatzen ari da. Auto horietan ebazpena eman da, eta interesdunek haren kopia eskura dute bulego judizial honetan.

Eta Ramón Fernández Chando jaunari eta Ana Isabel Belmonte Morcillo andreari legezko eran jakinarazteko balio izan dezan, non diren jakiterik ez baitago, bai eta ohartarazteko ere ebazpen horren kontra apelazio-errekurtsoa aurkez daitekeela hogei eguneko epean, honako honen bi ale egin eta sinatzen ditut, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta epaitegi honetako iragarki oholean argitara daitezen.

Iruñean, 2016ko apirilaren 8an.–Justizia Administrazioaren letradua, José Alonso Ramos.

Iragarkiaren kodea: J1604314