80. ALDIZKARIA - 2016ko apirilaren 27a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

Laburpena, Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariaren martxoaren 23ko 17E/2016 Foru Aginduarena. Foru agindu horren bidez, Nafarroako toki entitateei diru-laguntza emateko deialdia onetsi da, “Artea eta Kultura 2016” programaren kultur jarduerak egiteko.

Oharra: testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). BDNS (identifikazioa): 303215.

Diru-laguntzen xedea eta helburua:

1.1. Deialdi honen xedea Nafarroako toki entitateetan arte eta kultur jarduerak sustatzeko laguntzak arautzea da. Jarduera horiek 1.2 puntuan deskribatutako edozeinetakoak izanen dira, eta 2015eko azaroaren 6tik 2016ko azaroaren 7a bitartean eginen dira, biak barne.

1.2. Deialdi honen ondorioetarako, arte eta kultur jarduerak Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuko Kultur Ekintza Zerbitzuak egin ohi dituen jarduerekin lotutako ikuskizun eta erakusketak dira, sektore hauetan: musika, lirika, antzerkia, dantza, zinema eta ikus-entzunezkoak eta jarduerak gauzatzeko eta hedatzeko gastuak.

Iruñean, 2016ko apirilaren 13an.–Nafarroako Gobernuko Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilaria, Ana Herrera Isasi.

Iragarkiaren kodea: F1604515