48. ALDIZKARIA - 2016ko martxoaren 10a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2016ko otsailaren 24an hartua, Bargotako Udaleko Kudeaketa Batzordea izendatzen duena.

Urriaren 26ko 953/2015 Errege Dekretuaren bidez deialdia egin zen martxoaren 30eko 233/2015 Errege Dekretuaren bidez deitutako hauteskundeetan hautagai zerrendarik aurkeztu ez zen udaletan hauteskunde partzialak egiteko; bigarren deialdi horretan ere Bargotako udalbatza osatzeko hautagai zerrendarik aurkeztu ez denez, beharrezkoa da, Hauteskundeen Araubide Orokorrari buruzko 5/1985 Lege Organikoaren 181. eta 182. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, Nafarroako Gobernuak Bargotako Udaleko Kudeaketa Batzordea osatuko duten kideak izendatzea. Kide horiek beren artean aukeratuko dute Kudeaketa Batzordeko burua.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak proposatuta,

ERABAKI DU:

1. Bargotako udalerriko Kudeaketa Batzordea izendatzea; honako hauek dira haren kideak: Luis María Ruiz de Larrinaga Sáenz jauna, María Cruz Merino Díaz de Cerio andrea, Iosu Ruiz de Larrinaga Dublán jauna, Luis María de Miguel Fernández de las Heras jauna, Mirian Díaz de Cerio de Carlos andrea, Inmaculada Sabina Torrecilla Urbiola andrea eta Cristina Remírez Marquínez andrea, eta beren artean aukeratuko dute Kudeaketa Batzordeko burua.

2. Erabaki hau Bargotako Udalari jakinaraztea.

3. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2016ko otsailaren 24an.–Nafarroako Gobernuko kontseilari idazkaria, María José Beaumont Aristu.

Iragarkiaren kodea: F1602569