48. ALDIZKARIA - 2016ko martxoaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Aldaketa, Terrazak eta beladoreak eremu publikoan paratzea arautzen duen udal ordenantzan. Hasierako onespena

Zizur Nagusiko Udalak, 2016ko otsailaren 25ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea aldaketa Terrazak eta beladoreak eremu publikoan paratzea arautzen duen udal ordenantzan.

Delako espedientea jendaurrean egonen da 30 egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Epe horretan bidezko juzgatzen diren alegazioak aurkezten ahalko dira, jendea hartzeko ordutegian.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin bat, jendaurreko aldia igaro eta inork ez badu alegaziorik aurkezten, aldaketa behin betiko onetsita egonen da, eta haren testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Zizur Nagusian, 2016ko otsailaren 29an.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L1602539