48. ALDIZKARIA - 2016ko martxoaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ATARRABIA

13, 14 eta 17. aldaketak 2015eko aurrekontuan
Hasierako onespena

Atarrabiako Udalak, 2015eko urriaren 27an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 13, 14 eta 17. aldaketak Udalaren 2015eko aurrekontuan.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Atarrabian, 2015eko urriaren 27an.–Alkatea, Mikel Oteiza Iza.

Iragarkiaren kodea: L1602492