48. ALDIZKARIA - 2016ko martxoaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TORRALBA DEL RÍO

Aurrekontuko 1 eta 2/2015 aldaketak. Behin betiko onespena

Aurrekontuan egin 1/2015 eta 2/2015 aldaketak hasiera batean onesten dituen erabakia 2016ko 6. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 12an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa horiek behin betiko onetsi eta argitara ematen dira, behar diren ondorioak izan ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

1/15 aldaketa. Kreditu berezia:

432.682. Eraikina eraistea Otiñanon: 1.297,12 euro.

Finantzaketa:

Kreditu transferentzia:

432.60103. Karrika Nagusiko zoladura: -1.297,12 euro.

2/15 aldaketa. Kreditu gehikuntza:

463.62601. Wifi eremu publikoa: 501,94 euro.

Finantzaketa:

Kreditu transferentzia:

432.60103. Karrika Nagusiko zoladura: -501,94 euro.

Torralba del Rion, 2016ko otsailaren 25ean.–Alkatea, Jesús Cayetano Oyón.

Iragarkiaren kodea: L1602524