48. ALDIZKARIA - 2016ko martxoaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKOIEN

Udal Plan Orokorra. Hasierako onespena

Azkoiengo Udalak, 2016ko otsailaren 17an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen talde prestatzaileak proposatutako Udal Plan Orokorraren dokumentazioa, Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuak 2015eko uztailaren 17an igorritako planeamenduaren txostenean ezarritako determinazioen betetzearen justifikazioari buruzkoa.

Kontuan harturik aipatutako aldaketak funtsezkoak direla eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 70 eta 71. artikuluetan eta Ingurumena Babesteko Esku Hartzeari buruzko 4/2005 Foru Legearen ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da berrogeita bost egunez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Azkoienen, 2016ko otsailaren 26an.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.

Iragarkiaren kodea: L1602537