48. ALDIZKARIA - 2016ko martxoaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORBARA

5.000,00 eurorainoko fakturetan faktura elektronikoa aurkeztu beharretik salbuesteko udal ordenantza. Behin-behineko onespena

Orbarako Udalak, 2015eko abenduaren 29an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen 5.000,00 eurora arteko fakturetan faktura elektronikoa aurkeztu beharretik salbuestea arautzen duen udal ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, bizilagunek eta interesa dutenek espedientea azter dezaten eta bidezko iruditzen zaizkien alegazio edo oharrak aurkez ditzaten.

Orbaran, 2015eko abenduaren 30ean.–Alkatea, Gorka Beunza González.

Iragarkiaren kodea: L1602441